1. |
Kea Ikus Dadila
03:24
|
|||
KEA IKUS DADILA
musika: Iñigo Agirrebalzategi & mutürbeltz
hitzak: Mikel Larratxe
Ene begiek ez dute zer ikusirik.
Ene begiek mina beste ez dute ikusi.
Isuri malko guztiek zoriona balekarte,
zeru puska bat banuke.
Ene begiak, nahikoa malko boteak.
Ene begiak, atzo indarka atereak.
Hasiak dira erretzen, hasiak dira goritzen,
sua besterik ez dute.
Bota sua, eman sua, kea ikus dadila.
Zure begiak dira nire askapena,
zure begiak nire ikusmira berria.
Garenon hats berria, izandakoen hats guztia,
sua darion hatsa.
Bota sua, eman sua, kea ikus dadila.
Sua.
|
||||
2. |
Egiak (Amildegia Maite)
04:51
|
|||
EGIAK (Amildegia Maite)
musika: Iñigo Agirrebalzategi & mutürbeltz
hitzak: Mikel Larratxe
Kontraesanek bizi gaituzte edo horrelako zerbait.
Labana sabelean irentsiaz bizi al zara zu alai?
Zugatik besoa eta begi bat aise emanen nuke orduan,
zure begi eder horiek nahiago amildegia maite.
Egiak erranak dira orain, zuri gustatu edo ala ez.
Egiak erranak dira orain, zuri zaurian min eman arren.
Oinazeak itsu eta gortuta, labanaren ahoan dantzan.
Gaztaro eder eta kementsua beleen bazka izan zain.
Zugatik negar eta oihu egin, bizipoz eta mila taupada.
Zugatik negar eta oihu egin, arrastaka eta amilduta.
Egiak erranak dira orain, zuri gustatu edo ala ez.
Egiak erranak dira orain, zuri zaurian min eman arren.
Aspertua naiz Iparrizar izateaz, aspertua naiz ukiezin izateaz.
Egiak erranak dira orain, zuri gustatu edo ala ez.
Egiak erranak dira orain, zuri zaurian min eman arren.
|
||||
3. |
Begi Polit
03:38
|
|||
BEGI POLIT
musika: Iñigo Agirrebalzategi & mutürbeltz
hitzak: Mikel Larratxe
Ez dakit nongoa zen, ez naiz izenaz oroitzen eta segur aski esan ere ez zidan egin. Mingain azkar eta trebe, hagin zorrotza zuen eta haren loreek azkar dantzan jarri ninduten. Begi eder ilun horietan sua dantzan ikusi nuen, zeharo erre eta erraustu arte.
Begi polit beti izango zara muturzikin.
Eztarria labanaz urratu balit bezala nire hitz mutuetan itotzen, egin zidan min guztia une horrek barkatuko luke. Zaude lasai, ez baita zerura joanen. Begi polit beti izango zara muturzikin. Zutaz oroitzen naizen bakoitzean hil egiten naiz.
Begi polit beti izango zara muturzikin.
credits:
|
||||
4. |
Odola
04:12
|
|||
ODOLA
musika: Iñigo Agirrebalzategi & mutürbeltz
hitzak: Mikel Larratxe
Ez gazi ez geza, gozo-gozoa denean. Gazia da geza, goza ezin denean. Zapore mingotsa, maite, zurekin eta zu gabe. Zapore mingotsa, maite, azken lore ihartu arte.
Odola darit zutaz ari naizen bakoitzean, maitea.
Mingainak dantzan Zerberoren aldaban joka, erran loreen garaikur heze. Zapore gozoa, maite, ezti-potoan zenuen. Zapore minak ordea gozoa gazitu zuen.
Odola darit zutaz ari naizen bakoitzean, maitea.
Zerbait izan dugunaren otoi lehertu zaigu hauskor. Ez bedi hori izan gure bizien udazkeneko malko. Momentu heze guztiak ez dira malkoek bustiak, zorion bizi izanaren odol tantak hantxe baitira.
credits:
|
||||
5. |
Eguzkian
04:11
|
|||
EGUZKIAN
musika: Iñigo Agirrebalzategi & mutürbeltz
hitzak: Mikel Larratxe
Eguzkia bularrean dudala, eguzkia begietan dudala,
haizeak naraman tokira naramala.
Eguzkiak argitzen nau, eguzkiak gidatzen nau zugana,
mugaz haratago.
Laino beltzak gibelean lagata, ekaitz beltzak ahanzturan lagata,
trumoi hotsek jada gortu ezin nauten mugatan.
Eguzkiak gozatzen nau, eguzkiak irekitzen nau zugana.
Zugan bizi nahi nuke betiko. Zure barruan bizi nahi nuke betiko.
Besarka nazazu suzko desio, ene izu oro bustien herio.
Bihotz desiratuari lore berri bat dario.
Zugan beti bizi nahi nuke betiko. Zure barruan bizi nahi nuke betiko.
|
||||
6. |
Hil Zaitez
02:57
|
|||
HIL ZAITEZ
musika: Iñigo Agirrebalzategi & mutürbeltz
hitzak: Mikel Larratxe
Hiltze gori soroan barrena, zorri zikin banintza bezala.
Bejondeiala, tipo elegante eta jatorra haiz hi!
Hire zilborra besterik ezin dukeela ikusi... hil zaitez!
Zakur makur gaitz ororen ikur. Begi maltzur, uste handien putz!
Bejondeiala, tipo elegante eta jatorra haiz hi... hil zaitez!
Hire oina kopetan eta burua lokatzetan diadala beti erranen diat,
irri lerdenetan lerden, hortzak faltan izan arren, behin eta berriz erranen diat... hil zaitez!
Hil zaitez behingoagatik.
credits:
|
||||
7. |
Izu Ehiza
04:48
|
|||
IZU EHIZA
musika: Iñigo Agirrebalzategi & mutürbeltz
hitzak: Mikel Larratxe
Bizi, seme, izan zintzo.
Zintzo, zuzen eta fin.
Izan kemen, kemen.
Odolez blai, suminez blai, diren arrangura guztiez blai.
Balak nonahi, mina nonahi, ez da inon surik hori erretzeko gai. Inon.
Su goritan, oinazetan, erre usaiak dena garaitzen duenean.
Tiro egiok, tiro egin hire izu beltz horri.
Izu beltza, muturbeltza, odolusten den zilbor-hestea.
Begi beltza, ehiza beltza, inoiz nire izango ez den bakea.
Tiro egiok, tiro egin hire izu beltz horri.
Inoiz ere izan ez dudan fede merke.
Nire zorion guztia eskuartean banu bezala.
Credits:
|
||||
8. |
Udaberri Zikin
03:33
|
|||
UDABERRI ZIKIN
musika: Iñigo Agirrebalzategi & mutürbeltz
hitzak: Mikel Larratxe
Izan zirenak nirekin ditut,
egin duguna bihotzean dut.
Erraiak beste behin liberatu,
samuraiak ezpata atera du.
Udaberri zikin berri baten bila dabil,
segiok irudimen horri.
Udaberri zikin berri baten bila.
Izugarrizko adoreaz blai,
izu larrizko etsaiei zain.
Zatoz maitea eta esaidan bai,
zatoz maitea hemen behar haunat alai.
Udaberri zikin berri baten bila nabil.
Udaberri zikin berri baten bila.
Erraietan dantzan dinat, erraietan, odolez blai.
Bizipoz honen jabe izan nahi dut betiko,
betiko behin eta berriz lehertuz,
lehertuz erretina eta ahotik at,
mugaz haratago askeak izanen gara.
credits:
|
||||
9. |
Harro
04:11
|
|||
HARRO
musika: Iñigo Agirrebalzategi & mutürbeltz
hitzak: Mikel Larratxe
Hanka-hutsik zure errautsetatik ibilia nintzen, harro.
Kolpez, kolpez, kolpe irabazitako urrats bakoitzaz harro.
Bideaz galdegiten didan bakoitzari erraten diot ‘segi niri’,
geldiezina den olatuaren aparra bainaiz ni.
Zerua muga bakarra dut infernura bidean noala.
Zerua muga bakarra dut bihotzean kolpeka dudana.
Zakurren zaunkek gortu ahalko banaute,
bihotz-kolpeen hotsa ezin isilduko dute.
Eta berriz altxatuko naiz, eta berriz zutituko naiz,
eta gora begira erranen diat ‘segi niri’!
Zerua muga bakarra dut infernura bidean noala.
Zerua muga bakarra dut bihotzean kolpeka dudana.
Odola edaten infernura bidean noala,
ez da aski bide nekezik infernura bidean noala,
ereindakoa nire eginen dut infernura bidean noala,
zoriona topatuko dut infernura bidean noala.
credits:
|
||||
10. |
Euria
04:55
|
|||
EURIA
musika: Iñigo Agirrebalzategi & mutürbeltz
hitzak: Mikel Larratxe
Lokatza doa, kopetan doa, uger bete da ahoa.
Zurbil eta mehe, azal heze, gaitz guztien doluzko eramaile.
Zakur buru duten horiek ezten koroa jarri nahi didate,
bedeinkatua izan behar banuke bezala.
Eta zu hor zutik niri so beirazko botilak murtxikatzen.
Egin beza, bota beza, garbituko nauen euria.
Odol arroa, beso harroan, iltze gabeko zuloan.
Malko gezak, eme apezak, bekatari lizunik gabeko meza.
Nekea azalean dabil narras, gogoa aspaldian itzalia balaz,
inongo armarik erabili ez balitz bezala.
Eta zu hor zutik niri so beirazko botilak murtxikatzen.
Egin beza, bota beza, garbituko nauen euria.
Euriak beti darrai erortzen,
odola beti darrai irensten
eta neke zaharrak garbitzen,
eta zauri zaharrak garbitzen,
malkoak irensten.
credits:
|
Streaming and Download help
If you like muturbeltz, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp