We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Amildegia Maite

by muturbeltz

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €5 EUR  or more

     

1.
KEA IKUS DADILA musika: Iñigo Agirrebalzategi & mutürbeltz hitzak: Mikel Larratxe Ene begiek ez dute zer ikusirik. Ene begiek mina beste ez dute ikusi. Isuri malko guztiek zoriona balekarte, zeru puska bat banuke. Ene begiak, nahikoa malko boteak. Ene begiak, atzo indarka atereak. Hasiak dira erretzen, hasiak dira goritzen, sua besterik ez dute. Bota sua, eman sua, kea ikus dadila. Zure begiak dira nire askapena, zure begiak nire ikusmira berria. Garenon hats berria, izandakoen hats guztia, sua darion hatsa. Bota sua, eman sua, kea ikus dadila. Sua.
2.
EGIAK (Amildegia Maite) musika: Iñigo Agirrebalzategi & mutürbeltz hitzak: Mikel Larratxe Kontraesanek bizi gaituzte edo horrelako zerbait. Labana sabelean irentsiaz bizi al zara zu alai? Zugatik besoa eta begi bat aise emanen nuke orduan, zure begi eder horiek nahiago amildegia maite. Egiak erranak dira orain, zuri gustatu edo ala ez. Egiak erranak dira orain, zuri zaurian min eman arren. Oinazeak itsu eta gortuta, labanaren ahoan dantzan. Gaztaro eder eta kementsua beleen bazka izan zain. Zugatik negar eta oihu egin, bizipoz eta mila taupada. Zugatik negar eta oihu egin, arrastaka eta amilduta. Egiak erranak dira orain, zuri gustatu edo ala ez. Egiak erranak dira orain, zuri zaurian min eman arren. Aspertua naiz Iparrizar izateaz, aspertua naiz ukiezin izateaz. Egiak erranak dira orain, zuri gustatu edo ala ez. Egiak erranak dira orain, zuri zaurian min eman arren.
3.
Begi Polit 03:38
BEGI POLIT musika: Iñigo Agirrebalzategi & mutürbeltz hitzak: Mikel Larratxe Ez dakit nongoa zen, ez naiz izenaz oroitzen eta segur aski esan ere ez zidan egin. Mingain azkar eta trebe, hagin zorrotza zuen eta haren loreek azkar dantzan jarri ninduten. Begi eder ilun horietan sua dantzan ikusi nuen, zeharo erre eta erraustu arte. Begi polit beti izango zara muturzikin. Eztarria labanaz urratu balit bezala nire hitz mutuetan itotzen, egin zidan min guztia une horrek barkatuko luke. Zaude lasai, ez baita zerura joanen. Begi polit beti izango zara muturzikin. Zutaz oroitzen naizen bakoitzean hil egiten naiz. Begi polit beti izango zara muturzikin. credits:
4.
Odola 04:12
ODOLA musika: Iñigo Agirrebalzategi & mutürbeltz hitzak: Mikel Larratxe Ez gazi ez geza, gozo-gozoa denean. Gazia da geza, goza ezin denean. Zapore mingotsa, maite, zurekin eta zu gabe. Zapore mingotsa, maite, azken lore ihartu arte. Odola darit zutaz ari naizen bakoitzean, maitea. Mingainak dantzan Zerberoren aldaban joka, erran loreen garaikur heze. Zapore gozoa, maite, ezti-potoan zenuen. Zapore minak ordea gozoa gazitu zuen. Odola darit zutaz ari naizen bakoitzean, maitea. Zerbait izan dugunaren otoi lehertu zaigu hauskor. Ez bedi hori izan gure bizien udazkeneko malko. Momentu heze guztiak ez dira malkoek bustiak, zorion bizi izanaren odol tantak hantxe baitira. credits:
5.
Eguzkian 04:11
EGUZKIAN musika: Iñigo Agirrebalzategi & mutürbeltz hitzak: Mikel Larratxe Eguzkia bularrean dudala, eguzkia begietan dudala, haizeak naraman tokira naramala. Eguzkiak argitzen nau, eguzkiak gidatzen nau zugana, mugaz haratago. Laino beltzak gibelean lagata, ekaitz beltzak ahanzturan lagata, trumoi hotsek jada gortu ezin nauten mugatan. Eguzkiak gozatzen nau, eguzkiak irekitzen nau zugana. Zugan bizi nahi nuke betiko. Zure barruan bizi nahi nuke betiko. Besarka nazazu suzko desio, ene izu oro bustien herio. Bihotz desiratuari lore berri bat dario. Zugan beti bizi nahi nuke betiko. Zure barruan bizi nahi nuke betiko.
6.
Hil Zaitez 02:57
HIL ZAITEZ musika: Iñigo Agirrebalzategi & mutürbeltz hitzak: Mikel Larratxe Hiltze gori soroan barrena, zorri zikin banintza bezala. Bejondeiala, tipo elegante eta jatorra haiz hi! Hire zilborra besterik ezin dukeela ikusi... hil zaitez! Zakur makur gaitz ororen ikur. Begi maltzur, uste handien putz! Bejondeiala, tipo elegante eta jatorra haiz hi... hil zaitez! Hire oina kopetan eta burua lokatzetan diadala beti erranen diat, irri lerdenetan lerden, hortzak faltan izan arren, behin eta berriz erranen diat... hil zaitez! Hil zaitez behingoagatik. credits:
7.
Izu Ehiza 04:48
IZU EHIZA musika: Iñigo Agirrebalzategi & mutürbeltz hitzak: Mikel Larratxe Bizi, seme, izan zintzo. Zintzo, zuzen eta fin. Izan kemen, kemen. Odolez blai, suminez blai, diren arrangura guztiez blai. Balak nonahi, mina nonahi, ez da inon surik hori erretzeko gai. Inon. Su goritan, oinazetan, erre usaiak dena garaitzen duenean. Tiro egiok, tiro egin hire izu beltz horri. Izu beltza, muturbeltza, odolusten den zilbor-hestea. Begi beltza, ehiza beltza, inoiz nire izango ez den bakea. Tiro egiok, tiro egin hire izu beltz horri. Inoiz ere izan ez dudan fede merke. Nire zorion guztia eskuartean banu bezala. Credits:
8.
UDABERRI ZIKIN musika: Iñigo Agirrebalzategi & mutürbeltz hitzak: Mikel Larratxe Izan zirenak nirekin ditut, egin duguna bihotzean dut. Erraiak beste behin liberatu, samuraiak ezpata atera du. Udaberri zikin berri baten bila dabil, segiok irudimen horri. Udaberri zikin berri baten bila. Izugarrizko adoreaz blai, izu larrizko etsaiei zain. Zatoz maitea eta esaidan bai, zatoz maitea hemen behar haunat alai. Udaberri zikin berri baten bila nabil. Udaberri zikin berri baten bila. Erraietan dantzan dinat, erraietan, odolez blai. Bizipoz honen jabe izan nahi dut betiko, betiko behin eta berriz lehertuz, lehertuz erretina eta ahotik at, mugaz haratago askeak izanen gara. credits:
9.
Harro 04:11
HARRO musika: Iñigo Agirrebalzategi & mutürbeltz hitzak: Mikel Larratxe Hanka-hutsik zure errautsetatik ibilia nintzen, harro. Kolpez, kolpez, kolpe irabazitako urrats bakoitzaz harro. Bideaz galdegiten didan bakoitzari erraten diot ‘segi niri’, geldiezina den olatuaren aparra bainaiz ni. Zerua muga bakarra dut infernura bidean noala. Zerua muga bakarra dut bihotzean kolpeka dudana. Zakurren zaunkek gortu ahalko banaute, bihotz-kolpeen hotsa ezin isilduko dute. Eta berriz altxatuko naiz, eta berriz zutituko naiz, eta gora begira erranen diat ‘segi niri’! Zerua muga bakarra dut infernura bidean noala. Zerua muga bakarra dut bihotzean kolpeka dudana. Odola edaten infernura bidean noala, ez da aski bide nekezik infernura bidean noala, ereindakoa nire eginen dut infernura bidean noala, zoriona topatuko dut infernura bidean noala. credits:
10.
Euria 04:55
EURIA musika: Iñigo Agirrebalzategi & mutürbeltz hitzak: Mikel Larratxe Lokatza doa, kopetan doa, uger bete da ahoa. Zurbil eta mehe, azal heze, gaitz guztien doluzko eramaile. Zakur buru duten horiek ezten koroa jarri nahi didate, bedeinkatua izan behar banuke bezala. Eta zu hor zutik niri so beirazko botilak murtxikatzen. Egin beza, bota beza, garbituko nauen euria. Odol arroa, beso harroan, iltze gabeko zuloan. Malko gezak, eme apezak, bekatari lizunik gabeko meza. Nekea azalean dabil narras, gogoa aspaldian itzalia balaz, inongo armarik erabili ez balitz bezala. Eta zu hor zutik niri so beirazko botilak murtxikatzen. Egin beza, bota beza, garbituko nauen euria. Euriak beti darrai erortzen, odola beti darrai irensten eta neke zaharrak garbitzen, eta zauri zaharrak garbitzen, malkoak irensten. credits:

about

Australiatik Ameriketako Estatu Batuetara. Jauzia eman eta Ingalaterrara, eta segidan Escandinavia aldera. Horrelako batean iritsiko gara Euskal Herrira. Rockaren sorterria unibertsala da, eta bere ezaugarriak sobera ezagunak. Topiko hutsak, baina ez hutsalak. Horiek eta beste hainbat jorratu zituen gurean Niko Etxart musikariak. Rocka euskaraz jorratzen aitzindarietakoa izan zen. “Euskal rock n' roll” ereserkia ez da erraz ahazten den horietakoa. Kanpora begira bizi zen, eta kanpokoa hemen ere posible zela ikusi zuen. Rocka, zigarroa eta besta. Ez beste!

Zaharrak berritzeko gogotsu dator MUTÜRBELTZ banda. Bi oinarri dituen zutabe sendoa. Edo alderantziz. Urretxu rock city-n, The Hot Dogs taldea banatu orduko segitzeko beharra sentitu zuen Iñigo Agirrebalzategi gitarra jotzaileak. Bera rock city-n, sentsazio berbera izan zuen Mikel Larratxe abeslariak, Sexty Sexers banda lozorrora bidali zutenean. Bi arima galdu amildegiaren ertzean. Bertara jaustean elkarrekin topo egin eta muturrak belzten hasi ziren. Zikintzen. Batek musika eta besteak hitzak. Lanak banatu orduko sortu ziren lehen kantak, soilik taldea osatzea falta zen. Gutxira agertu ziren Eñaut Balentziaga (Kabul, Zura) bateria eta Aitor Castillo “Txiki” (Plan B, Boogie Van) baxu jotzailea. Biak zikintzeko prest.

Oinarriei tiraka rock talde sendoa osatu dute. Aipatu bi taldeen erdibidean daude. Australiatik Euskal Herrirako ibilbidean. Kanpora begira jarri dira, zinez gustuko duten hori egiteko. Begi lizunarekin, esku klasikoarekin, eta noski, mutur beltzarekin. Ez dirudi lehen saiakera, baina bada. “Amildegia Maite” estreinako long play edo lan luzeak zaharberritze lan zaindua islatzen du. Eskarmentuaren akordeak eta esanak. Inolaz ere berritzaileak. Inolaz ere munduko beste txokoetan entzun ez direnak. Baina badute zerbait. Agian da kantuen sinpletasun biribila, agian doinu klasikoekiko maitasuna, agian transmititzen duten bizitasuna, ... Agian da amildegia bera, amiltzera bultzatzen zaituena.


Inaxio Esnaola


/////////////////////////////////////////////////////////////////////


Desde Australia a los Estados Unidos de América. Saltar y a Inglaterra, y de seguido a Escandinavia. En una de estas llegaremos a Euskal Herria. La procedencia del Rock es universal, y sus cualidades de sobra conocidas. Simples tópicos, no por ello vacíos. Esos y otros tantos más los cultivó entre nosotros el músico Niko Etxart. Fué de los pionero en trabajar el rock en euskara. No es de los que facilmente se olvidan el himno ‘Euskal rock n’roll’. Vivia mirando a fuera, y vio que aquello tambien era posible aqui. Rock, cigarro y fiesta. Sin más.

La banda Mutürbeltz viene con ganas de reafirmar las raices. Un pilar de dos bases solidas. O al reves. En Urretxu Rock City, Iñigo Agirrebalzategi sintio la necesidad se seguir tan pronto acabar con la trayectoria de sus TheHotDogs!. En Bera Rock City, el cantante Mikel Larratxe tuvo la misma sensación cuando mandaron a descansar la banda SextySexers. Dos almas perdidas al filo del precipicio. Cuando cayeron en él y se encontrarón empezarón a enegrecer los morros. Ensuciandose. Uno la música el otro la letra. Tan pronto repartirse los trabajos empezaron a emerger las nuevas canciones, solo faltaba conformar la banda. Al poco aparecieron Eñaut Balentziaga (Kabul, Zura) a la bateria y Aitor Castillo ‘Txiki’ (PlanB, BoogieVan) al bajo. Los dos dispuestos a ensuciarse.

Tirando de las bases han conformado una banda solida de rock. Estan a medio camino de las dos bandas anteriormente citadas. En el camino de Australia a Euskal Herria. Se han puesto mirando a fuera, para hacer aquello que les apasiona. Con ojo lascivo, saber hacer clásico, y por supuesto, con el morro negro. No parece el primer intento, pero lo es. ‘Amildegia Maite’ (trad.: Amar El Precipicio), el LP de debut refleja un cuidado trabajo de restauración. Acordes y dichos escarmentados. De ninguna manera innovadoras. De ninguna marea inaudibles en otros lares. Pero tienen algo. Tal vez la redonda simplicidad de las canciones, tal vez el amor a los sonidos clásicos, tal vez la vitalidad que transmite... tal vez es el mismo precipicio el que nos empuja a tirarnos.


Inaxio Esnaola


/////////////////////////////////////////////////////////////////////


CD / LP / Ddownload

credits

released March 7, 2012

musika guztiak: Iñigo Agirrebalzategi & mutürbeltz
hitz guztiak: mikel Larratxe

Andoaingo Garate Studioetan Martxel Arkarazok grabatua, nahastua, masterizatua eta ekoitzia, 2011ko udazkenean.

gitarrak: Iñigo Agirrebalzategi
baxua: Aitor castillo
drumoia: Eñaut Balentziaga
ahotsa: Mikel Larratxe

license

all rights reserved

tags

about

muturbeltz

LAST SHOW!

Urretxu
MOTZ
Ekainak 1

contact / help

Contact muturbeltz

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like muturbeltz, you may also like: