Adaska Bat Eguzki Bila Lez

from by muturbeltz

/

lyrics

Adaska bat zerupean,
adaska bar lurpean.
Setati gabiltza beti, mutur oker,
adar lerdenak bailiran
sustraiak besarkatzen.

Goitik beherako adar bila
ez duk atzemanen urritzik
ezta lau den sustrairik,
eguzki bila dabilen adaska lez.

Adaska bat bihotzean,
kimuz gainezka den adaska.
Adar behar lukeen kateak
ez ditzala traba loreak.
Begiz begi askatuz,
eguzki bila dabilen adaska lez.

Zuhaitza ez bait da soilik
eder hostoz beztitzen,
loreak ez ditu beti,
eguzki bila ukaiten.
Sagar gozorik ez duzu
ilbeltz gorrian janen,
baina adaskak hor dira
beti ekia bilatzen.
Zuhaitzari so dakusat
zeinen tematiak garen,
adaskak eta sustraiak
behin eta berriz nahasten.
Altxa hadi ba eguzki bila,
nere indarra duzu izanen.
Anai baten sorbalda
beti izanen duzu hemen.

credits

from Garaikur? EP, released May 15, 2013
musika: mutürbeltz
hitzak: eñaut Balentziaga eta mikel Larratxe

Andoaingo Garate Studioetan Martxel Arkarazok grabatua, nahastua, masterizatua eta ekoitzia, 2013ko udaberrian.

gitarrak: Iñigo Agirrebalzategi
baxua: Aitor castillo
drumoia: Eñaut Balentziaga
ahotsa: Mikel Larratxe

tags

license

all rights reserved

about

muturbeltz

LAST SHOW!

Urretxu
MOTZ
Ekainak 1

contact / help

Contact muturbeltz

Streaming and
Download help